Auzokide agurgarria:

Etxean sortutako materia organikoa birziklatzeko ahaleginean aurrera egiten jarraitu behar dugu.

Kaleetan aurkituko duzun edukiontzi marroi berriari esker (bosgarrena, hain justu), ingurumen-legeriak hiri-hondakinei dagokienez ezartzen dituen gaikako bilketaren helburuak betetzetik gero eta hurbilago gaude. Baina oraindik bide luzea dugu egiteko.

Horregatik, etxebizitzak bilketa organikoan izena emateko Kanpaina berri bat abiarazi dugu, edukiontzi marroien estatistikak bultzatzearren.
“ORGANIKOA, EGIN BAT MUGIMENDU MARROIAREKIN” lelopean, Ortuellako hainbat gunetan izango gara ekainaren 26tik (astelehena) uztailaren 1era (larunbata) bitartean, egun biak barne, ekimenean parte hartu nahi duten familia guztiei xehetasunak eskaintzeko eta izena ematen laguntzeko.

Mila esker mugimendu marroiarekin bat egiteagatik.

Utzi erantzuna

Your email address will not be published. Required fields are marked *

Post comment