Santurtziko, Portugaleteko, Trapagarango eta Ortuellako herritarrek ez dute aitzakirik birziklatzeko. Bosgarren edukiontzia udalerri horietara zabalduko da, eta, hala, «Zaborren Mankomunitateko kide guztiek hondakin organikoetarako biltegi marroia ezarrita izatea lortzen dugu», adierazi zuen atzo erakundeko lehendakariak, Jon Cuestak, Mikel Torres (Portugalete), Aintzane Urkijo (Santurtzi) eta Saulo Nebreda (Ortuella) alkateek parte hartu zuten ekitaldian.