Mankomunitatearen gobernu eta administrazioaren organoak honakoak dira: Osoko Bilkura, Lehendakaria eta Gobernu Batzordea.
Osoko Bilkura
Mankomunitatearen gobernu eta administrazio-organo kolegiatu gorena da, Udaleko Osoko Bilkuraren baliokidea. Organo honi dagozkion atribuzioak araudien ahalmen eremuetara murrizten dira, gainerako gobernu organoen zuzendaritza, plangintza, kontrola eta fiskalizazioaz arduratzen da. Gaur egun, Udaletxeetako Osoko Bilkurek izendatutako hamazortzi zinegotzik osatzen dute organo hau,udalerri bakoitzeko biztaleriaren arabera eta Mankomunitatearen estatutuen adostasunarekin.. Mankomunitatearen lehendakaria da bere burua.
Lehendakaria
Udaletxeko alkatearen baliokidea den organo bat da. Bere eginkizunak kudeaketa exekutibo eta adminiztrazio eremuetara murrizten dira. Osoko Bilkurako kideek izendatzen dute, Mankomunitatearen estatutoen adostasunarekin. Mankomunitateko egungo lehendakaria Gorka Zubiaurre Sasía (EAJ-PNV) da.
Gobernu Batzordea
Kolegiatutako organoa da, Udaleko tokiko Gobernu Batzordearen baliokidea, Lehendakariarekin atribuzioak partekatzen ditu edo berak edo Osoko Bilkurak utzitako atribuzioak, hauek kudeaketa eta administrazio eremuetan murrizten dira. Osoko Bilkurak izendatutako zazpi zinegotzi osatzen dute, Mankomunitate herri bakoitzak bere ordezkaria du eta Mankomunitateko lehendakaria da bere burua.
Osoko Bilkuraren Gaien eta Kontu Berezien Batzordea (OBGKBB).
Beste organo politiko eta zuzendariak
Lehendakariordea
Udaletxeko lehen alkateordearen baliokidea den organoa da, bere eginkizun nagusia lehendakaria heriotzan, gaixotasunean edo ez egotean ordezkatzea da. Osoko Bilkurako kideek izendatzen dute. Gaur egun,Gorka Echave de Pablos (PSE-EE PSOE) da lehendakariordea.
Idazkaria
Udaletxeko idazkariaren eginkizun berberak dituen funtsionario zuzendaria baliokidea da, estatu mailan baimendua den Tokiko Administrazioko Langileen Eskalakoa izan beharko da, Idazkaritza-subeskala, eta mankomunatutako udalerrien batean lanean aritu beharko da. Aholkularitza juridikoa eta fede publiko egiten duen Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzordeko kidea da. Gaur egun, karguan dihardu Humberto Estébanez Martín, Barakaldo Udaleko Idazkaria.
Kontu-hartzailea
Udaletxeko kontu-hartzailearen eginkizun berberak dituen funtsionario zuzendaria baliokidea da.Estatu mailan baimendua den Tokiko Administrazioko Langileen Eskalakoa izan beharko da, Kontu-hartzaile Subeskalakoa,eta mankomunatutako udalerrien batean lanean aritu beharko da. Aurrekontu ekonomikoari buruzko aholkularitza egiten duen Osoko Bilkuraren eta Gobernu Batzordeko kidea da. Gaur egun, karguan dihardu Sonia Pérez Blanco, Barakaldo Udaleko diruzaina.
Zuzendari Teknikoa
A Taldeko funtsionario zuzendaria da, A2 Azpitaldea, Langile Publikoaren Oinarrizko Estatutua arautzen duen Legekoa,Mankomunitateko helburuak betetzeko garatu beharreko tekniko-administratibo funtzioak gauzatzeko eta bere organo politiko-administratiben ardura izango duena. Gaur egun, karguan dihardu Roberto Galíndez del Río, Industria-Ingeniari goikoa.